XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Bestalde ere, organo ebazlea ezberdina izango da, zehapenaren arabera.
Isunak ezartzeko eskumena dute
Diru-laguntza nahiz laguntza publikoak lortu edota onura zein pizgarri fiskalak gozatzeko eskubidea kentzeko eskumena, ostera, ministro, foru diputatu eta zuzendari nagusiei dagokie.
Administrazioarekin kontratuak egiteko debekua, aldiz, ministroak edo Foru Aldundiak ezar dezakete.
Azkenik, lanbide ofizial, enplegu edo kargu publikoaren egikaritza eteteko, organo eskudunak Gobernua eta Foru Aldundia dira.
Tributu administrazioak uste badu antzeman dituen arau-hausteak delitu izan daitezkeela, zigor jurisdikzioari bidali behar dio erru lekukogoa; horrez gain, administrazio prozedura eten behar du hurrengo jazokizunon bat gertatu arte: epaia ematea, kausa largetsi edo artxibatzea, edota Fiskalak Administrazioari espedientea itzultzea.
Epaiak subjektu urratzailea kondenatzen badu, subjektu horri ezin dakioke administrazio zehapenik ezarri.
Epaiak deliturik ez dagoela adierazten badu, Administrazioak bere espediente zehatzaileari ekin diezaioke, auzitegiak frogatutzat jo dituen egitateak aintzat hartuz.
Arau-hausteek eratorritako erantzukizuna azkentzen da hala zehapena ordaintzen denean, nola preskripzioa gertatzen denean.
Subjektu urratzailea hilez gero, ordaintzeke dauden tributu betebeharrak
Sozietate edo entitate urratzaileen kasuan, horiek desegin eta likidatzen badira, euren bazkide edo partaideek modu solidarioan erantzuten dute sozietatearen betebeharrengatik, likidazio kuotaraino.
Tributu zehapenak grazia bidez barka ditzake Administrazioak.
Dena den, 25/1995 Legeak ezarri dituen baldintzek hagitz murriztu dute aukera hori.
Zorraren barkatzea eskatu ahal izateko, zehapena betearazteak kalte larri eta funtsezkoak sortu behar dizkio, dela Espainiaren ekonomiari edo industriako alor bati (ekoizteko gaitasunean edo lanpostu kopuruan), dela Estatuaren interes orokorrari.
Barkatzea gauzatzeko organo eskuduna ministroa edo foru diputatua izango da.
Orokorrean, orain arte azaldutako arauketa aplikatzen zaie 1995eko uztailearen 23az geroztik gauzatutako arau-hausteei (data horretan jarri zen indarrean 25/1995 Legea).
Data hori baino lehen gauzatutako arau-hausteei ere salbuespen moduan aplika dakieke arauketa hori